Garoña 2013ko apirilaren 1ean itxiko du Espainiako Gobernuak PDF Inprimatu E-posta
Nork idatzia administratzailea   
2009-(e)ko uztailaren 02-(e)an
Ondorioz, zentral nuklearrari beste lau urtez luzatu dio ustiapen baimena. Sebastian Industria ministroak dio "konponbidea orekatua, arduratsua eta herrialdeari komeni" zaiona dela. Zapaterok aitortu du "alde batetik eta bestetik kritikak" jasoko dituela.
 
garoa1.jpg

Santa Maria de Garoñako zentral nuklearrari (Burgos, Espainia) beste lau urteko bizitza geratzen zaio, Espainiako Gobernuak 2013ko apirilaren 1ean itxiko duelako, zentrala sortu zutenetik 42 urtera. Miguel Sebastian Industria ministroak erabakia gaur baieztatu du jendaurrean. Erabakia azaldu aurretik, zentraleko enpresa jabeei -Iberdrola eta Endesari- eta langileen ordezkariei eman die albistea Sebastianek.

Bihar amaituko zitzaion ustiapen baimena Garoñari, baina beste lau urtez segituko du, gobernuak erabakita. "Konponbidea orekatua, arduratsua eta herrialdeari komeni zaiona izango da", adierazi du Sebastianek goizean. Lanpostuei dagokienez erantzunkizunez hartutako erabakia dela gaineratu du Sebastianek. "Garoñako langile guztiek lanpostua izango dute zentrala itxi ostean".

Greenpeace ez dago ados zentral nuklearra 2013 arte irekita mantzentzeko erabakiarekin, eta beraz epaitegietara joko duela aurreratu du.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak gaur goizean esan du erabakia "arrazoizkoa" dela, baina aitortu du "alde batetik eta bestetik kritikak" jasoko dituela. Iazko hauteskunde kanpainan agindu zuen Garoña baliagarritasun aldia amaitutakoan itxiko zuela -2011n-. 40 urte bete dituzten ia zentral guztiak itxita daudela gogorarazi zuen -bakarra dago zabalik: Erresuma Batuan, eta aurki dira ixtekoak-.

Ekainaren hasieran Espainiako exekutiboarentzat egindako txostenean, CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak zioen Garoña 2019ra arte lan egiteko moduan dagoela. Hala ere, haren iritzia ez da loteslea. Hainbat baldintza jarri zituen CSNk; besteak beste, 2019ra arte aritzeko, zentralean 50 milioi euro inbertitu beharko liratekeela segurtasunean.

Hainbat eta hainbat herritar, eragile eta erakunde zentrala ixtearen alde azaldu dira azken asteetan. Haien artean, Arabako Foru Aldundia -Arabatik oso gertu dago Garoña-. Eusko Legebiltzarrak ere hala eskatu du. Ez zentraleko bertako langileek. Horiek diote Garoñak, zuzenean edo zeharka, mila lanpostu inguru sortzen dituela.

Nuklearren Kontrako Koordinakundeak duela egun batzuk iragarri zuen gobernuak zentralaren ustiapen baimena luzatuz gero auzitara joko duela.
 
#BERRIA tik ateratako informazioa
Ikustaldiak: 187
Iruzkinak (0)Add Comment

Iruzkina idatzi
quote
bold
italicize
underline
strike
url
image
quote
quote
smile
wink
laugh
grin
angry
sad
shocked
cool
tongue
kiss
cry
txikiago | haundiago

security code
Idatzi irudian agertzen diren letrak/zenbakiak


busy
Noiz aldatua ( 2009-(e)ko uztailaren 02-(e)an )
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Zirikatzen.info-n Bilatu:


PAPEREZKOA
Azkenengo Albisteak
Azken mezuak foroan

Gehiago...
ESTATISTIKAK
OS: Linux a
PHP: 5.2.6-1+lenny6
MySQL: 5.0.51a-24+lenny2-log
Ordua: 05:53
Caching: Disabled
GZIP: Disabled
Erabiltzaileak: 2
Albisteak: 1079
Estekak: 78
Bisitariak: 504192
Zirikatzenek Ubuntu erabiltzen du, eta zu? - erabiltzaile zenbakia 22364
JoomlaWatch Stats 1.2.0
2010-(e)ko martxoaren 12-(e)an
Hasiera (Azala) arrow Ama Lurra arrow Garoña 2013ko apirilaren 1ean itxiko du Espainiako Gobernuak

creative commons2010 ZIRIKATZEN - Deustu Herriko Fanzinea

www.zirikatzen.info - zirikatzenweb@gmail.com