Greban dauden Deustuko Jokalde enpresako langileekin elkarrizketa PDF Inprimatu E-posta
Nork idatzia administratzailea   
2010-(e)ko otsailaren 03-(e)an
Deustuko "Jokalde S.A."-eko langileak greban daude. Euren egoera salatzeko egunero biltzen dira euskaldunako biribilgunearen ondoan kokatuta dagoen Jokalde-ren lantegian. Zirikatzen!-ek euren borrokaren eta aldarrikapenen berri izateko asmoarekin bertaratu da eta Eleder langilea elkarrizketatu du.
 
jokalde1.jpg
- Zein da Jokalde enpresaren lan eremua?
Jokalde elektrizitatearekin zerikusia duen elementuen horniketaz arduratzen da eta orain dela hilabete gutxi arte sektorearen enpresa garrantzitsuenetakoa zen. Baina orain bi urte edo talde handiago batean sartu zen, GME, eta inbertsio txar batzuen ondorioz pikutara joan da enpresa.

- Lantegi gehiago ditu Jokalde-k?
Bai, Deustukoaz gain Trapagan eta Matienan beste bi lantegi daude. Langileok hemen Deustun batzen gara indar gehiago egiteko baina Trapaga eta Matienako lantegiak jagoten ditugu irekitzen ez dituztela ziurtatzeko.

- Zergatik eta noiztik zaudete greban?
Orain dela lau egun hasi genuen greba badaramagulako 4 hilabete kobratu gabe. Baina egoera hau urrunagotik dator izan ere, 2009ko otsailetik ordainketetan irregulartasunak pairatzen daramagu eta maiatzetik FOGASAk (Fondo de Garantia Salarial) ordaintzen ditu nominak.

- Eta nola heldu da bere sektoreko enpresa garrantzitsuenetakoa kiebra egoera honetara?

Jokalde-k azken hamarkadako irabazien zati batekin estatuan zehar biltegiak erostea erabaki zuen eta horretarako lehen aipatutako GME taldean sartu zen. Baina gaur egun negozioa eta sektorea ez doa bat ere ondo hemen eta aipatutako inbertsioek enpresa guztiz deskapitalizatu egin dute.

- Erlaziorik ba al dauka gaur egun pairatzen duzuen egoera jasaten ari garen krisi ekonomikoarekin eta aurreko urteetako irabazien kudeaketarekin?
Noski baietz. Alde batetik krisiak oso gogor kolpatu du eraikuntza, eta sektore hori gure lanerako berebiziko garrantzia dauka. Eta beste alde batetik, enpresak 2008rarte izandako irabazi handiek ez dute langileongan inolako eraginik izan, ez diru-sarreraren aldetik ezta, orain ikusten dugun bezala, egoera zailetan gure lanpostuak ziurtatzeko ere. Irabazi horiek bazkideen artean banatzeaz gain, esan bezala, azkenean enpresa deskapitalizatu duten biltegiak erosteko erabili dira.

- Zeintzuk dira zuen aldarrikapenak?

Sor digutena ordaintzea da eskatzen duguna eta orain enpresaren itxierari itxaroten gaude langabezira joan ahal izateko. Azaroan 38 langile kanporatu zituzten negoziaezineko 20 eguneko kalte-ordainketarekin, eta gaur egun 22 langile geratzen gara. Zaragozako biltegi batean pasa den urtean konpondu zuten egoera. Hori da bilatzen duguna, egoerari bukaera duin bat ematea eta sor digutena ordaintzea.

- Kontaktuak ba al dituzue enpresaren zuzendaritzarekin?

Orain arte ez digute kasurik egin, baina greban gaudenetik badirudi lehenengo kontaktuak hasi direla. Dena den, aurreko egunean batzar batera deitu ziguten eta ez ziren agertu. Ikusiko dugu zer gertatzen den.

- Sorte on eta mila esker

Mila esker zuei
 
Ikustaldiak: 124
Iruzkinak (0)Add Comment

Iruzkina idatzi
quote
bold
italicize
underline
strike
url
image
quote
quote
smile
wink
laugh
grin
angry
sad
shocked
cool
tongue
kiss
cry
txikiago | haundiago

security code
Idatzi irudian agertzen diren letrak/zenbakiak


busy
Noiz aldatua ( 2010-(e)ko otsailaren 03-(e)an )
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Zirikatzen.info-n Bilatu:


PAPEREZKOA
Azkenengo Albisteak
Azken mezuak foroan

Gehiago...
ESTATISTIKAK
OS: Linux a
PHP: 5.2.6-1+lenny6
MySQL: 5.0.51a-24+lenny2-log
Ordua: 13:04
Caching: Disabled
GZIP: Disabled
Erabiltzaileak: 2
Albisteak: 1076
Estekak: 78
Bisitariak: 502095
Zirikatzenek Ubuntu erabiltzen du, eta zu? - erabiltzaile zenbakia 22364
JoomlaWatch Stats 1.2.0
2010-(e)ko martxoaren 10-(e)an
Hasiera (Azala) arrow Deustu arrow Greban dauden Deustuko Jokalde enpresako langileekin elkarrizketa

creative commons2010 ZIRIKATZEN - Deustu Herriko Fanzinea

www.zirikatzen.info - zirikatzenweb@gmail.com