Ikurrinaren alde ehunka sinadura batu dute Deustun herritarren artean PDF Inprimatu E-posta
Nork idatzia administratzailea   
2009-(e)ko ekainaren 22-(e)an
Euskal herritarrok batzen gaituen bandera bakarra Ikurrina da. Horrela aurkeztu zen maiatzean Ikurrinaren aldeko Deustuko Herri Ekimena. Herri ekimen honen helburu nagusia Done Petri plazan Ikurrina jartzea da. Deustuko 25 eragileen babesa dute eta herritarrren artean ia mila sinadura lortu dute. Bihar jarriko dute Ikurrina arratsaldeko 7:30etan hasiko den ekitaldian.
 
ikurrinadeus.jpg
Maiatzaren 23an publikoki aurkeztu zen Ikurrinaren aldeko Deustuko Herri Ekimena. Espainolek abiaturiko sinbolo arrotzen inposaketak bultzatu izan du Deustuko hainbat bizilagun batzera eta herri ekimena martxan jartzera. "Poliki, poliki eta erabaki politikoetan oinarrituta Madrilek "justiziaren" bidez Espainiako bandera inposatzen digute", aipatu zuten orduan.

Deustun, ordea, ikurrina ez dago jarrita inon. Gabezi hori gainditu nahian herri ekimena sortu zen. Helburua: Ikurrina jartzea Done Petri plazan era iraunkor batean. Bihar arratsaldeko 7:30etan jarriko dute.

Eragileen artean atxikimendu ugari bildu dituzte eta ia mila bat herritarrek sinatu dute herri ekimenak kaleratutako adierazpena.

Adirazpena


   1. Ikurrina euskal herritarrok biltzen gaituen bandera bakarra da
   2. 2009ko ekainaren 23an Deustuan Ikurrina jarriko dugu. Bilboko Udalari erabaki hori errespeta dezala eta hura   ez oztopatzea eskatzen diogu
   3. Bilboko udaletxean Espainiako bandera egotearekiko gure desadostasuna adierazi nahi diogu Bilboko Udal Gobernuari eta hura kentzeko eskatzen diogu.

Atxikimenduak

    * Deustuko Doneperiagako Familia Batuak auzo elkartea
    * Peña Athletic Deustu
    * Berbaizu Euskara Taldea
    * Bihotz Alai Dantza Taldea
    * Mikeldi Dantza Taldea
    * Ondalan Erraldoien konpartsa
    * Jai Batzordea
    * Deustuko txistulariak
    * Futbol Deustu neskak
    * Pare Emakumeen Taldea
    * Matxingorri gazte konpartsa
    * Zirikatzen
    * Gazte Asanblada
    * Gazte Independentistak
    * Goiko Alde Kultur Elkartea
    * Euskal Herriak Bere Eskola
    * Euskal Herrian Euskaraz
    * Etxerat
    * Matxintxuko irakaslegoa
    * Hegoaize folk taldea
    * Gure Herria aisialdi taldeko begiraleak
    * Amnistiaren Aldeko Mugimendua
    * Zanpantzarrak konpartsa
    * Esait
    * Deustuko ikastolako ikasle abertzaleak
 
#BRANKA tik ateratako berria
Ikustaldiak: 153
Iruzkinak (0)Add Comment

Iruzkina idatzi
quote
bold
italicize
underline
strike
url
image
quote
quote
smile
wink
laugh
grin
angry
sad
shocked
cool
tongue
kiss
cry
txikiago | haundiago

security code
Idatzi irudian agertzen diren letrak/zenbakiak


busy
Noiz aldatua ( 2009-(e)ko ekainaren 22-(e)an )
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Zirikatzen.info-n Bilatu:


PAPEREZKOA
Azkenengo Albisteak
Azken mezuak foroan

Gehiago...
ESTATISTIKAK
OS: Linux a
PHP: 5.2.6-1+lenny6
MySQL: 5.0.51a-24+lenny2-log
Ordua: 11:26
Caching: Disabled
GZIP: Disabled
Erabiltzaileak: 2
Albisteak: 1079
Estekak: 78
Bisitariak: 503734
Zirikatzenek Ubuntu erabiltzen du, eta zu? - erabiltzaile zenbakia 22364
JoomlaWatch Stats 1.2.0
2010-(e)ko martxoaren 11-(e)an
Hasiera (Azala) arrow Deustu arrow Ikurrinaren alde ehunka sinadura batu dute Deustun herritarren artean

creative commons2010 ZIRIKATZEN - Deustu Herriko Fanzinea

www.zirikatzen.info - zirikatzenweb@gmail.com