Parte-hartze handia Deustuko inauterietan, udal eragozpenak izan arren PDF Inprimatu E-posta
Nork idatzia administratzailea   
2010-(e)ko otsailaren 08-(e)an
Urtero lez, gaur eguerdiko desfile oso arrakastatsuak amaiera eman die Deustuko inauteriei. Desfilean auzoetako inauteriekiko Udalaren utzikeria agerian gelditu da beste behin ere. Urtero bezala desfilea oso jendetsua izan arren, udaltzaingoa ez da agertu trafikoa mozteko. Bukaeran azaldu da Jai Batzordeari espedientea zabalduko diola iragartzeko.
 
ondalan.jpg
Udal gobernuak gauza gutxi egiten du auzoetan egiten diren ekimen kulturalak babestu edota bultzatzeko. Aipatutakoa agerian gelditu da gaur goizean Deustun, beste behin ere. Laguntza ekonomikorik ez emateaz gain, oztopoak eta eragozpenak jarri izan ditu Bilboko inauterietako desfilea baino zaharragoa den Deustukoa behar den bezala ospatu ez izateko.

Baimen guztiak izan arren eta nahiz eta trafikoa mozteko Udaltzaingoaren presentzia eskatuta izan, polizia munizipala ez da agertu urtero ehunka lagunek parte hartzen duten desfilea hasteko orduan.

Desfilea behin hasita eta, antolatzaileek hainbat deia egin ondoren, agertu da Udaltzaingoa. Sari banaketa egin ostean, udaltzaingo bat Jai Batzordeko partaide batengana hurbildu da esanez espedientea zabalduko zutela.

Udalaren oztopoak, hala ere, apenas ez du izan eraginik eta ehunka lagun izan dira asteburu honetan inauterietan parte hartu dutenak. Gaur eguerdiko desfilea oso arrakastasua izan da. Sari nagusiak ondorengo taldeak irabazi dituzte: Galdakaotik etorritako militarrak, gorabide eta Matxingorri gazte konpartsa.

Done Petri plaza batzeko Deustuko Doneperiaga Familia Batuak Auzo Elkartea lantzen ari den aldarrikapenak lekua izan du gaur goizeko desfilean.
 
#BRANKA tik ateratako berria
Iruzkinak (0)Add Comment

Iruzkina idatzi
quote
bold
italicize
underline
strike
url
image
quote
quote
smile
wink
laugh
grin
angry
sad
shocked
cool
tongue
kiss
cry
txikiago | haundiago

security code
Idatzi irudian agertzen diren letrak/zenbakiak


busy
Noiz aldatua ( 2010-(e)ko otsailaren 08-(e)an )
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Zirikatzen.info-n Bilatu:


PAPEREZKOA
Azkenengo Albisteak
Azken mezuak foroan

Gehiago...
ESTATISTIKAK
OS: Linux a
PHP: 5.2.6-1+lenny6
MySQL: 5.0.51a-24+lenny2-log
Ordua: 05:53
Caching: Disabled
GZIP: Disabled
Erabiltzaileak: 2
Albisteak: 1079
Estekak: 78
Bisitariak: 504192
Zirikatzenek Ubuntu erabiltzen du, eta zu? - erabiltzaile zenbakia 22364
JoomlaWatch Stats 1.2.0
2010-(e)ko martxoaren 12-(e)an
Hasiera (Azala) arrow Deustu arrow Parte-hartze handia Deustuko inauterietan, udal eragozpenak izan arren

creative commons2010 ZIRIKATZEN - Deustu Herriko Fanzinea

www.zirikatzen.info - zirikatzenweb@gmail.com