| Patronalari zein administrazioari egotzi diete Deustun lan istripuen ardura |
|
|
|
| Nork idatzia administratzailea | |
| 2010-(e)ko urtarrilaren 26-(e)an | |
|
Berrehun bat lagun elkartu dira gaur iluntzean Deustuko Done Petri plazan hilaren 20an Sestaoko La Naval ontziolan Oskar González 26 urteko langilea jazotako lan istripu larria salatzeko. Ezker abertzaleak deitutako kontzentrazioan Oskarren senideak zein langilearen lankideek parte hartu dute. Bukaeran Oskarri zein familiari elkartasuna adierazteaz gain, prekarietateak ondorio lazgarriak sortzen dituela salatu du partaide batek.
Patronalari zein administrazioari egotzi diete lan istripu honen ardura, «langileak baldintza kaskarretan lan egitera behartzen» dituelako, eta, halaber, erantzukizuna erakunde publikoena ere badela zehaztu dute, «interes ekonomikoak langileen eskubide, osasun eta bizitzaren aurretik jartzen» dituztelako.
#BRANKA tik ateratako berria
goraipatu artikulu hau Ikustaldiak: 91 Iruzkinak (0)
![]() Iruzkina idatzi
|
|
| Noiz aldatua ( 2010-(e)ko urtarrilaren 26-(e)an ) |
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|









