"Gerra zikina" amaitzeko eskatu dute milaka lagunek Donostian PDF Inprimatu E-posta
Nork idatzia administratzailea   
2009-(e)ko ekainaren 14-(e)an
Milaka lagu bildu dira arratsalde honetan Ion Anza militante abertzalearen desagerketa salatzeko. Estau espainol eta frantsesa jo dituzte desagerketaren erantzule eta gerla zikinaren baitan kokatu dute Ionen desagerketa. Azkenik, Ion non dagoen arte ez dutela etsiko adierazi eta errepresioaren aurkako murru bat eraikitzeko deia luzatu dute.
 
ion.jpg
Milaka lagunek egin dute gaur arratsaldean, Donostian, Jon Anza euskal militantearen desagerpena salatzeko manifestazioa, eta "gerra zikina" bukatzeko eskatu dute. Non da Jon? lelopean, desagertzeari buruz azalpenak eskatu dituzte. Han izan dira, besteak beste, Arnaldo Otegi eta Rafa Diez ezker abertzaleko kideak.

Apirilaren 18tik ez dago Anzari (Donostia, 47 urte) buruzko berririk. ETAk duela aste batzuk jakinarazi zuenez, egun hartan Okzitaniako Tolosan hitzordua zeukan etakide batzuekin, baina ez zen azaldu. Frantziako eta Espainiako gobernuei egotzi zien ETAk desagerpena.

Gaur ere manifestariek salaketa horixe egin dute, eta PSOEren eta Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroaren aurkako oihuak egin dituzte.

21 urtean Espainiako kartzelatan egon ondotik, duela sei urte atera zen libre Anza, eta Ahetzen (Lapurdi) bizi zen.

Abenduan ustezko polizia batzuek Juan Mari Mujika iheslaria ordu batzuetan bahitu izanak Donapaleun (Nafarroa Beherea), eta maiatzean, Bilbon, kaleko jantzitako ertzain batzuek gauza bera egin izanak Lander Fernandez euskal preso ohiarekin, "gerra zikinaren" hipotesia indartu du Anzaren lagun eta senideen artean.

Espetxeetatik ere salatzen

Espetxeetan ere Jon Anzaren desagertzea salatzeko ekimenak areagotzen ari dira. Curtisen (Galizia) euskal presoak itxialdia hasi zuten atzo. Astelehenean gauza bera egin zuten Huelvako espetxean (Espainia). Gradignanen (Frantzia) kartelak jarri zituzten patioan, eta gutun bat bidali espetxeko zuzendariari. Osnyko (Frantzia) kartzelan daudenek ere gauza bere egin zuten, eta beste gutun bat igorri zioten Michelle Alliot-Marie Frantziako Gobernuko Barne ministroari. Horrez gain, joan den aste osoa baraualdian pasatu zuten.
 
#GAZTESAREA tik ateratako berria
Ikustaldiak: 158
Iruzkinak (0)Add Comment

Iruzkina idatzi
quote
bold
italicize
underline
strike
url
image
quote
quote
smile
wink
laugh
grin
angry
sad
shocked
cool
tongue
kiss
cry
txikiago | haundiago

security code
Idatzi irudian agertzen diren letrak/zenbakiak


busy
Noiz aldatua ( 2009-(e)ko ekainaren 14-(e)an )
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Zirikatzen.info-n Bilatu:


PAPEREZKOA
Azkenengo Albisteak
Azken mezuak foroan

Gehiago...
ESTATISTIKAK
OS: Linux a
PHP: 5.2.6-1+lenny6
MySQL: 5.0.51a-24+lenny2-log
Ordua: 13:12
Caching: Disabled
GZIP: Disabled
Erabiltzaileak: 2
Albisteak: 1076
Estekak: 78
Bisitariak: 502098
Zirikatzenek Ubuntu erabiltzen du, eta zu? - erabiltzaile zenbakia 22364
JoomlaWatch Stats 1.2.0
2010-(e)ko martxoaren 10-(e)an
Hasiera (Azala) arrow Euskal Herria arrow "Gerra zikina" amaitzeko eskatu dute milaka lagunek Donostian

creative commons2010 ZIRIKATZEN - Deustu Herriko Fanzinea

www.zirikatzen.info - zirikatzenweb@gmail.com