Atzoko eta gaurko euskal ezkertiarrak bilduko dira Pasaian hilaren 23an PDF Inprimatu E-posta
Nork idatzia administratzailea   
2010-(e)ko urtarrilaren 19-(e)an
Egun osoko egitaraua aurkeztu dute hilaren 23an Pasaian izango den «Atzoko eta gaurko euskal ezkertiarrak» ekitaldirako. Ekimen honekin lotuta, astelehena eta ostirala bitartean, hainbat hitzaldi izango dira Santurtzin, Bilbon, Pasaian eta Otxarkoagan.
 
atzoetagaurko.jpg
Hilaren 23an Pasaian izango den «Atzoko eta gaurko euskal ezkertiarrak» ekitaldia aurkeztu zuen atzo herritar talde batek. Horrez gain, Pasaiako ekimenarekin lotuta, hainbat hitzaldi eta ekitaldi izango dira astelehenetik igandera, Santurtzin, Otxarkoagan, Pasaian eta Bilbon.

«1931ko maiatzaren 27a zen. Pasaiako arrantzaleak greban zeuden eta Donostiako Gobernu Zibilera abiatu ziren manifestazioan. Manifestazioaren buruan pankarta bat: `Gure seme-alabentzako ogia nahi dugu'» hasi zuten prentsa agerraldia. «Jarraian, 2000 laguneko herritar multzoari Guardia Zibila oldartu zitzaion Mirakruzeko gainean»; sarraskiak sei hildako eragin zituela ere gogoratu zuen herritar talde honek. Ondorioz, «atzera bueltarik gabe, klase borroka lehertu egin zen Euskal Herrian».

Testuinguru horretan, klase borroka eta nazio askapena aintzat hartuta, sortu ziren ANV 1930ean eta Euskadiko PK bost urte geroago. «Faxismoaren aurka matxinatu eta milaka euskaldunek erresistentzia antolatu» zutela oroitu zuten. «Askapen nazionala eta askapen soziala elkarri bostekoa emanda antolatu ziren: langileriaren baldintzek, burgesia nazionalaren otzantasunak eta nazioarteko egoerak horretara bultzatzen zuten. `Trantsizio demokratikoaren' iruzurra gainditu eta gaur egunera arte», azaldu zuten.

Gaurko Euskal Herriak iturri guztietatik edan duela nabarmendu zuten: «Independentista sutsu, komunista, anarkista, gerrillari eta internazionalistetatik, beraien onena hartuz». Gallastegi, Larrañaga, Likiniano, Txiki eta Eva Forest, besteak beste, eredu izan direla nabarmendu zuten atzoko agerraldian.

Aurten, 2010ean, Euskal Herria «aldaketa politikoaren atarian» dagoela aipatu ondoren, aldaketa horrek, herritar oldeak ordezkatu behar baditu, ezkerretik izan behar duela defendatu zuten.

Hausnarketa honen baitan urtarrilaren 23an Pasaian izango den egun osoko «Atzoko eta gaurko euskal ezkertiarrak» jardunaldiaren egitaraua aurkeztu zuten. Hala, 11.00etan eraildako langileen omenezko plaka ipiniko da Trintxerpeko Gernika plazan ekitaldiari hasiera eman baino lehen. 12.00etan, berriz, udaletxean, Antonio Alvarez Solisek eta Iñaki Gil de San Vicentek hitzaldia emango dute. Bertsolariek herri bazkaria alaituko dute ondoren. Itziar Aizpuruaren «Independentzia eta marxismoa» hitzaldiarekin hasiko da arratsaldeko saioa. 19.00etan Txintxerpeko frontoian ekitaldi politikoa izango da eta eguna bukatzeko kontzertuak egongo dira San Pedroko kultur aretoan.

Gainera, Pasaiako jardunaldiarekin lotuta, astelehenetik hasita ekimenak izango dira hainbat herritan. Hilaren 18an, astelehena, Santurtzin, Antton Mendizabal eta Jon Querejetaren hitzaldia izango da 19.30ean. Asteazkenean, Otxarkoagan, lore eskaintza egingo dute Lenin-en busto aurrean. Ostegunean, «Gure historia ezagutzen» mintzaldia izango da Pasaian. Ostiralean, berriz, Pasaian bertan zine-forum eztabaida, eta Bilbon, La Bolsan, 19.30ean «Komunisten papera gaur egun» hitzaldia eskainiko dute.

Koldo Izagirreren idatzia

Jardunaldi hauetarako espresuki, Koldo Izagirre idazle pasaitarrak idatzi bat prestatu duela ere jakinarazi zuten atzo. Helburua idatzi hau «lau haizetara zabaldu eta ahalik eta atxikimendu gehien jasotzea» dela argitu zuten.

Horretarako, webgune bat eratu dute -www.atzokoetagaurkoezkertiarrak.blogspot -. Bertan, atxikimendua jasotzeko plazaratutako idatziaz gain, jardunaldi hauen nondik norakoak eta iraultzaile handiek -euskaldunak zein nazioartekoak- idatzitako testu politikoak aurkituko ditu irakurleak, euskaraz nahiz gaztelaniaz.
 
 
#GARA tik ateratako berria
Ikustaldiak: 1156
Iruzkinak (0)Add Comment

Iruzkina idatzi
quote
bold
italicize
underline
strike
url
image
quote
quote
smile
wink
laugh
grin
angry
sad
shocked
cool
tongue
kiss
cry
txikiago | haundiago

security code
Idatzi irudian agertzen diren letrak/zenbakiak


busy
Noiz aldatua ( 2010-(e)ko urtarrilaren 19-(e)an )
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Zirikatzen.info-n Bilatu:


PAPEREZKOA
Azkenengo Albisteak
Azken mezuak foroan

Gehiago...
ESTATISTIKAK
OS: Linux a
PHP: 5.2.6-1+lenny6
MySQL: 5.0.51a-24+lenny2-log
Ordua: 22:50
Caching: Disabled
GZIP: Disabled
Erabiltzaileak: 2
Albisteak: 1079
Estekak: 78
Bisitariak: 503942
Zirikatzenek Ubuntu erabiltzen du, eta zu? - erabiltzaile zenbakia 22364
JoomlaWatch Stats 1.2.0
2010-(e)ko martxoaren 11-(e)an
Hasiera (Azala) arrow Euskal Herria arrow Atzoko eta gaurko euskal ezkertiarrak bilduko dira Pasaian hilaren 23an

creative commons2010 ZIRIKATZEN - Deustu Herriko Fanzinea

www.zirikatzen.info - zirikatzenweb@gmail.com