| Espainiar Polizia talde bati leporatu diote Jon Anzaren bahiketa |
|
|
|
| Nork idatzia administratzailea | |
| 2010-(e)ko urtarrilaren 26-(e)an | |
|
Jacques Massey kazetari eta idazle frantziarrak Polizia espainiar talde bati egotzi dio Jon Anzaren desagerketaren ardura, "Le Journal du Pays Basque" egunkariak gaur argitara eman duenez . "ETA, histoire secrète d'une guerre de cent ans" liburuan GARA eta "Le Monde" egunkariek zabaldutako bidean sakondu egin du Masseyk eta "gertakari horri buruz" telefono entzunketak direla dio.
"Le Journal du Pays Basque" egunkariak ematen du Jacques Massey kazetari eta idazle frantsesaren liburuaren berri eta bertan Polizia espainiar talde bati egotzi dio Anzaren desagerketa.
Kazeta.info agerkariak azaldu duenez, Jacques Massey-k idatzitako liburua otsailean plazaratuko da, baina liburu horren ale batzuk han-hemenka banatu ditu, kazetarien artean gehienbat. Egileak baimena eman du azken atala plazaratzeko, Jon Anzaren desagerpena jorratzen duena. Joan den abenduan 4an "Le Monde" egunkariak irekitako bidean sakotzen du unibertsitate irakasleak eta dioenez Estatu frantseseko "terrorismo"aren aurkako zerbitzuetatik gertu dagoen mintzakide batek informazio zehatza eman dio «kasu arriskutsu» honi buruz. GARAk joan den urriaren 2an plazaratu informazioak Estatu frantseseko ikertzaileengan sortutako eragina aipatzen du, behinik behin, Massey-ek. Bere erranetan, independentisten «zuhurtziaz jokatu dute» Anza auzian, itxaron egin dute, eta « ez dira oholtzara igo» EAJ-ko mintzakideek «emandako informazioari esker bere ikerketa propia» burutu arte. Kazetariak berehala lehen datu garrantzitsua ematen du. Polizia Judizialaren Terrorismoaren aurkako Zuzendaritza Ordea izanen dela Polizia espainolaren mintzakide Frantzian gogora ekarri eta gero, «interlokutore horietako batek» emandako informazioa eskeintzen du liburu egileak. «Beraiek ziurtatzen dutenez Espainiako Poliziaren zerbitzu sekretuetako unitate batek (CGI, Central General de Informacion" delakoa aipatzen du idazleak ) eman du Jon Anzaren aurkako kolpea». Are gehiago, «gertakari honi buruz telefono entzuketak badira». Direction Centrale du Renseignement Intérieur ( DCRI, zerbitzu sekretuak ) delakoan informazioa hori ez dutela ezeztatu ez da ondoren ikertu ere gaineratzen du Massey-ek. Anza auzia «arriskutsua» dela frantziar zerbitzuendako nabarmentzen du Massey-ek. «Anza aferak eskandalua eragin dezake frantziarrek interbentzio horien xehetasunak -gutxienez, espainiar poliziarenak- ez dituztela ezagutzen agerian utziko lukeelako. Handik aurrera ezinezkoa litzateke legearen mugan, edo haratago, ezkutuko ekintzak baztertu. Konstatazio horrek operazio honen izaera berari buruz zalantzak sortzen ditu. GAL garaiarekin nahasmena sortu gabe. Independentistek hala nahi balute ere» idatzi du aspalditik ikerketa kazetaritzan murgiltzen den idazleak.
#GARA tik ateratako berria
goraipatu artikulu hau Ikustaldiak: 70 Iruzkinak (0)
![]() Iruzkina idatzi
|
|
| Noiz aldatua ( 2010-(e)ko urtarrilaren 26-(e)an ) |
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|









