Garraiolari bati 4.601 euroko isuna jarri diote, takografoa euskaraz izateagatik PDF Inprimatu E-posta
Nork idatzia administratzailea   
2010-(e)ko otsailaren 02-(e)an
Jaengo Guardia Zibilak isuna jarri dio Arabako garraiolari bati, takografoaren diskoan data euskaraz jarrita edukitzeagatik. Zehazki, 4.601 euroko isuna ezarri dio, eta «erregistroaren orria faltsutzea» leporatu dio.
 
GuardiaCivil.jpg
Salaketa 2009ko irailaren 15ean jarri ziotela jakinarazi du Hiru sindikatuak. Guardia zibilek kamioia gelditu zuten, eta takografoaren diskoak erakusteko eskatu zioten behar bezala ote zituen ikusteko. Garraiolariak diskoak erakutsi zizkien, eta, sindikatuaren arabera, horietan argi eta garbi ikus zitekeen data ondo jarrita zegoela, baina euskaraz. Alegia, euskarazko ordenan zeukan idatzita data (urtea / hilabetea / eguna), gaztelaniazkoan eduki beharrean (eguna / hilabetea / urtea).

Takografoaren diskoan data euskaraz izatea «erregistroaren orria faltsutzea» zela adierazi zuen Guardia Zibilak salaketa orrian. Halaxe dio hitzez hitz salaketak: «Ibilgailuak atsedenaldiak eta gidatze orduak kontrolatzeko gailua darama (takografoa), baina aparatuaren diskoan ageri den datak ez du gaurko datarekin bat egiten, gaurkoa 15-09-09 baita, eta 90-09-15 jarrita dago diskoan. Beste disko batzuetan ere arazo bera gertatzen da, eta horrek polizia agentea nahasarazi du, ikuskatzea oztopatuz».

«Ustezko faltsutze hori egiteagatik 4.601 euroko isuna ezarri diote garraiolariari», salatu du Hiruk. Kamioilariak karguak kentzeko orria aurkeztu zuen, takografoaren diskoetan ageri ziren data guztiak zuzenak direla argitzeko. Helegitean azaldu zuen data idazteko orduan bere hizkuntza erabili zuela, eta, euskaraz, gainerako beste hizkuntza batzuetan bezala (ingelesa, suediera eta abar) datak ez direla gaztelaniaz bezala idazten. Haatik, Andaluziako Juntako Garraio Sailak atzera bota zuen helegitea urtarrilaren 15ean, Guardia Zibilaren salaketa aintzat hartuz. Orain bigarren errekurtso bat jartzeko asmoa du garraiolariak.

Babesik gabe


Hiru sindikatuaren iritziz, Guardia Zibilak aurkeztutako salaketak eta Andaluziako Juntak hartu duen erabakiak «ez dute inolako justifikaziorik», eta bi erabakiek Andaluziako errepideetan ibiltzen diren atzerriko garraiolari guztiak «babesik gabe» uzten dituzte. «Jaenetik ibiltzen diren garraiolariek, ingelesak, errumaniarrak edo euskaldunak izan, gaztelaniaz bakarrik idatzi ahal izango dute takografoaren diskoan, isunik jaso nahi ez badute», salatu du Hiruk. Hala, sindikatu horren arabera, hemendik aurrera, garraiolari andaluzek takografoaren diskoak euskaraz eta gaztelaniaz idatzi beharko dituzte Euskal Herritik pasatzeko orduan ertzainek isuna jartzea nahi ez badute. «Espainiako garraiolariei diskoak gaztelaniaz idazteagatik isuna jarriko diete Ingalaterran».
 
 #BERRIA tik ateratako albistea
Iruzkinak (0)Add Comment

Iruzkina idatzi
quote
bold
italicize
underline
strike
url
image
quote
quote
smile
wink
laugh
grin
angry
sad
shocked
cool
tongue
kiss
cry
txikiago | haundiago

security code
Idatzi irudian agertzen diren letrak/zenbakiak


busy
Noiz aldatua ( 2010-(e)ko otsailaren 02-(e)an )
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Zirikatzen.info-n Bilatu:


PAPEREZKOA
Azkenengo Albisteak
Azken mezuak foroan

Gehiago...
ESTATISTIKAK
OS: Linux a
PHP: 5.2.6-1+lenny6
MySQL: 5.0.51a-24+lenny2-log
Ordua: 05:51
Caching: Disabled
GZIP: Disabled
Erabiltzaileak: 2
Albisteak: 1079
Estekak: 78
Bisitariak: 504188
Zirikatzenek Ubuntu erabiltzen du, eta zu? - erabiltzaile zenbakia 22364
JoomlaWatch Stats 1.2.0
2010-(e)ko martxoaren 12-(e)an
Hasiera (Azala) arrow Euskal Herria arrow Garraiolari bati 4.601 euroko isuna jarri diote, takografoa euskaraz izateagatik

creative commons2010 ZIRIKATZEN - Deustu Herriko Fanzinea

www.zirikatzen.info - zirikatzenweb@gmail.com