Jada 10 dira polizia frantsesak azken orduetan atxilotutako herritarrak PDF Inprimatu E-posta
Nork idatzia administratzailea   
2009-(e)ko ekainaren 29-(e)an
Polizia frantsesak Gilen Goiti, Harri Idoate, Eneko Etxegarai, Ibai Agirrebarrena, Joseba Agirrebarrena, Orkatz Arano, Aritz Ortino Etxebeste, Ekhi Erremundegi eta Txomin Catalogne atxilotu ditu gaur eta larunbat arratsaldean Xan Beyrie atxilotu zuen ere. Azken hau atxilotuta eta inkomunikatuta jarraitzen du. Gaur mobilizazioak izango dira Baionan, Kanbon eta Larzabalen atxiloketak salatzeko. Bestalde Kazeta.infok jakinarazi du polizi anitz direla Garaziko eskualdean eta Heletako bideetan, non ehunka lagun EHZ festibaleko lan muntaketan lanean ari diren.
 
gendarmes.jpg
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:

Gaur goizean hasi dira atxiloketak eta poliziak ondoren atxilotuen etxeak miatu ditu. Momentuz zazpi euskal herritar lirate atxilotuak daudenak.

Atxilotuak:
# Joseba Agirrebarrena (Bidaxunen)
# Ibai Agirrebarrena (Bidaxunen)
# Orkatz Arano (Beskoitzen)
# Gilenb Goiti (Baionan)
# Harri Idoate (Ainhoan)
# Eneko Etxegarai (Heletan , EHZko montaketan)
# Ekhi Erremundegi (Baionan)
# Txomin Catalogne (Suhuskunen)

Mobilizazioak:

    * 18:30etan Baionako komisaldegiaren aurrean.
    * 19:00etan Kanboko itzulgunean
    * 19:30etan Larzabalgo itzulgunean

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren salaketa:

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik frantziar gobernuaren urrats errepresibo berri hau salatu nahi dugu. Gertaera errepresibo berriak iragarri genituen eta ez da astebete igaro frantziar poliziak euskal herritarren atxilotzera atera diirela.

Gertaera hauek guztiek frantziar gobernuaren urduritasuna agerian uzten duguka adierazi nahi dugu. Jakitun dira bduela arazo politiko bat Euskal Herrian, eta arazo hau konpontzeko, Rubalcaba lagun dutela, errepresioaren bidea hautatu dute.

Une hauetan Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa espainiar eta frantziar poliziez okupatua dagoela salatu nahi dugu. Abertzale mugimenduaren aurkako sorgin ehiza eta kontrol soziala izugarri areagotzen ari dira, eta hori erakusten digute burutzen ari diren fitxaketa masiboek eta atxiloketek.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik dei egin nahi dugu gaur arratsaldean atxilotuen herrietan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera.
Gutienez zortzi lagun atxilotu ditu Poliziak gaur goizean Ipar Euskal Herrian

Kazeta.info:


Frantziako Poliziak gutienez zortzi pertsona atxilotu ditu joan den larunbataz geroztik Ipar Euskal Herrian. Larunbat arratsean Xan Beyrie gaztea atxilotu zuen Kanbon eta igandean Baionatik Pauera eraman dute. Gaur goizean, aldiz, beste zazpi herritar atzeman dituztela jakitera eman du Askatasunak. Hauek dira gaur goizean atxilotuak izan diren gazteen izenak: Gilen Goiti (Baiona), Harri Idoate (Ainhoa), Eneko Etxegarai (Heletan, EHZ festibalaren muntaketan parte hartzen zuen bertan), Ibai Agirrebarrena (Bidaxune), Joseba Agirrebarrena (Ibairen aita, ustez Bidaxunen), Orkatz Arano (Beskoitze) eta Aritz Ortino Etxebeste.

Xan Beyrie atxilotua eta inkomunikatua segitzen du, joan den larunbatean, Kanboko saltoki handi baten aitzinean atzeman zutenetik. Beyrie eta bere neska-laguna erosketak egiten zirelarik, pertsona bat bere atzetik zutela ohartu ziren. Intermarchetik atera bezain fite, bertze polizi batzuk agertu ziren. Atxiloketa bortitza izan zen eta gazteak kolpe handia hartu zuen aurpegian.

Atxiloketa burutu ondoren, Poliziak gaztearen burasoen etxea miatu zuen. Xan Beyrieren askatasuna galdegiteko 19.00etan elgarretaratzea egin zuten Kanboko Intermarcheko itzulgunean. 100 bat lagun bildu ziren bertan. "Xan askatu" leloa zuen banderola baten gibelean gaztearen burasoen etxeraino joan da jendea, familiari elkartasuna helerazteko.

Poliziak Baionako komisaldegian atxikitxen du beti gaztea eta ez du atxiloketaren arrazoiak azaldu.

Beste zazpi atxiloketa gaur

Bestalde, gaur goizean goiz, Frantziako Poliziak beste zazpi pertsona atzeman ditu Baxe Nafarroan eta Lapurdin burutu duen operazio zabalean.

Hauek dira gaur goizean atxilotuak izan diren gazteen izenak: Gilen Goiti (Baiona), Harri Idoate (Ainhoa), Eneko Etxegarai (Heletan, EHZ festibalaren muntaketan parte hartzen zuen bertan), Ibai Agirrebarrena (Bidaxune), Joseba Agirrebarrena (Ibairen aita, Bidaxunen), Orkatz Arano (Beskoitze) eta Aritz Ortino Etxebeste.

Bestalde, kazeta.infok jakin ahal duenez polizi anitz dira Garaziko eskualdean eta Heletako bideetan, non ehundaka lagun Euskal Herria Zuzenean festibaleko lan muntaketan lanean ari diren, goizero poliziak dira.
 
#GAZTE SAREA tik ateratako berria
Ikustaldiak: 203
Iruzkinak (0)Add Comment

Iruzkina idatzi
quote
bold
italicize
underline
strike
url
image
quote
quote
smile
wink
laugh
grin
angry
sad
shocked
cool
tongue
kiss
cry
txikiago | haundiago

security code
Idatzi irudian agertzen diren letrak/zenbakiak


busy
Noiz aldatua ( 2009-(e)ko ekainaren 29-(e)an )
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Zirikatzen.info-n Bilatu:


PAPEREZKOA
Azkenengo Albisteak
Azken mezuak foroan

Gehiago...
ESTATISTIKAK
OS: Linux a
PHP: 5.2.6-1+lenny6
MySQL: 5.0.51a-24+lenny2-log
Ordua: 11:44
Caching: Disabled
GZIP: Disabled
Erabiltzaileak: 2
Albisteak: 1079
Estekak: 78
Bisitariak: 503739
Zirikatzenek Ubuntu erabiltzen du, eta zu? - erabiltzaile zenbakia 22364
JoomlaWatch Stats 1.2.0
2010-(e)ko martxoaren 11-(e)an
Hasiera (Azala) arrow Euskal Herria arrow Jada 10 dira polizia frantsesak azken orduetan atxilotutako herritarrak

creative commons2010 ZIRIKATZEN - Deustu Herriko Fanzinea

www.zirikatzen.info - zirikatzenweb@gmail.com