Lakuntza, inoizko bereziena PDF Inprimatu E-posta
Nork idatzia administratzailea   
2009-(e)ko ekainaren 18-(e)an
Ez da beste Hatortxu Rock bat izango. Elkartasun musika jaialdiak neguko hotza izan du lagun aurreko bederatzi ekitaldietan, baina aurten, uda partearen epelak igurtziko du. Eta hilabete aldaketak aldaketa ugari ekarriko ditu, kopuruetatik hasita.
 
Lakuntzako (Nafarroa) hamargarren ekitaldi hau jaialdi erraldoia izango da: 65 taldek hartuko dute parte, hiru gunean (ekainaren 19an, 20an eta 21ean). Milaka lagun biltzea espero dute herrian, Gatibu, Kerobia, Zea Mays, Deabruak Teilatuetan, Lendakaris Muertos, Reincidentes, RIP, Berri txarrak, Gatillazo, Betagarri, Doctor Deseo, Banda Bassotti eta beste talde askoren kontzertuak ikusteko. Bisitarien uholderako prestatzen ari dira jadanik. «Gu ez gara profesionalak, eta hau dena antolatzea ez da batere erraza», dio Endika Alonsok, Hatortxu Rock jaialdiko antolaketa taldeko kideak. «Hamar urtetako eskarmentuak laguntzen du, baina aurtengo Hatortxuk ez dauka zerikusirik aurrekoekin. Beraz, ilusio handia da jartzen duguna».

Ilusioa eta ideiak. Osagai bi horiekin hainbat gune antolatuko dituzte, iluntzetik goizaldera arte (19:00-07:00) kontzertuak etengabe eskaintzeko eta milaka bisitarientzat gutxieneko azpiegitura prestatzeko. «Orain arte neguan izaten zen, karpa baten barruan beti, eta bagenuen gogoa zerbait berezia egiteko. Eguraldi onaren laguntzaz, kanpaleku bat jarri nahi genuen, jendeak jaialdia kanpoan pasa zezan. Eta hamargarren ekitaldia horretarako aproposa zela iruditu zitzaigun».

Musu truk

Alonsok uste du «fruituak jasotzeko garaia» heldu dela. Hamar urtetan egindako lanaren isla izan behar du Lakuntzako jaialdiak. «Elkartasun festa erraldoia antolatzea inoiz baino beharrezkoagoa da». Hala, iazko irailetik ari dira lanean Hatortxu Rockek forma berria izan dezan. Lehenik, lekua finkatu zuten (Lakuntza), eta ostean, musika taldeekin hitz egiten hasi ziren, «aurrez aurre betiere, managerren bitartekaritza alde batera utzita». Lakuntzakoa «desberdina» dela azaldu nahi zieten taldeei. «Aurreko Hatortxuetan aritutakoak Lakuntzan jotzea nahi genuen, baina berezitasun batekin: musu truk jotzea. Baiezkoak bata bestearen atzetik etorri zirenez, talde gehiagorekin hitz egitera animatu ginen». Hala, aurten, Hatortxun ez du inork kobratuko. «Finean, inoiz egin den elkartasun festa handiena izatea nahi dugu».

Rockaren oihartzuna nonahi entzungo da Lakuntzako inguruetan, San Joan egunaren aurreko egunetan. Beriain eta Utsaiako gune nagusietako agertokietara igoko dira taldeak lehen bi egunean, ekainaren 19an eta 20an. Sarritan bietan batera ariko dira taldeak zuzenean. «Estilo aldetik, musika mota askotarikoak nahasten saiatuko gara», dio Alonsok. Gutxi gorabehera hamabi orduko saioak izango dira, azken zatian DJekin osatuak. Horrez gain, Herriko plazan, hots, jaialdiko hirugarren gunean ere taldeak ariko dira. Agertoki horretan, «hain ezagunak ez diren taldeek» emango dituzte kontzertuak. Ekitaldi horiek doan izango dira. Baita herrian bertan izango den beste agertoki batean ere, jantokiko oholtzan. «Han bakarlariak ariko dira batez ere, hiru egunean». Laugarren gune bat ere izango da, Kanpingunea bera. Han ez da musikaririk izango, bisitariek eramandako bozgorailuetatik ateratzen dena salbu. Bi egunerako bonua 40 eurotan saltzen ari dira www.hatortxurock.org webgunean; egun baterakoa, berriz, 21 euroan.

Hatortxu Eguna

Antolatzaileek espero dute milaka lagun biltzea Lakuntzan. «Badakigu ez dela garai onena horrelako kontzertuak antolatzeko, gero eta jende gehiago geratzen ari delako langabezian, baina, hala ere, milaka etorriko direla uste dugu». Horregatik, «ahalik eta zerbitzu hoberena emateko» prestatzen ari dira. «Hatortxu musika baino gehiago da, eta etortzen dena jakinaren gainean dago». Hatortxu Eguna da baieztapen horren erakusle. Igandean egingo dute, ekainaren 21ean. «Nafarroa Oinez txiki bat izatea nahi dugu. Doakoa izango da, eta denetarik egongo da: herri kirolak, txakurren erakusketa, musika... Familia osoa etortzea nahiko genuke, igande-pasa polita izango baita».
 
#BERRIA tik ateratako informazioa

Ikustaldiak: 172
Iruzkinak (0)Add Comment

Iruzkina idatzi
quote
bold
italicize
underline
strike
url
image
quote
quote
smile
wink
laugh
grin
angry
sad
shocked
cool
tongue
kiss
cry
txikiago | haundiago

security code
Idatzi irudian agertzen diren letrak/zenbakiak


busy
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Zirikatzen.info-n Bilatu:


PAPEREZKOA
Azkenengo Albisteak
Azken mezuak foroan

Gehiago...
ESTATISTIKAK
OS: Linux a
PHP: 5.2.6-1+lenny6
MySQL: 5.0.51a-24+lenny2-log
Ordua: 11:25
Caching: Disabled
GZIP: Disabled
Erabiltzaileak: 2
Albisteak: 1079
Estekak: 78
Bisitariak: 503733
Zirikatzenek Ubuntu erabiltzen du, eta zu? - erabiltzaile zenbakia 22364
JoomlaWatch Stats 1.2.0
2010-(e)ko martxoaren 11-(e)an
Hasiera (Azala) arrow Euskal Herria arrow Lakuntza, inoizko bereziena

creative commons2010 ZIRIKATZEN - Deustu Herriko Fanzinea

www.zirikatzen.info - zirikatzenweb@gmail.com