| Marlaskak Goioaga abokatua kartzelatu eta 60.000 euro exijitu du Ana Pazen askatasunaren truke |
|
|
|
| Nork idatzia administratzailea | |
| 2009-(e)ko ekainaren 16-(e)an | |
|
Abokatu baten asistentziarik gabe galdekatu ondoren Iñaki Goioaga abokatua kartzelatzeko agindu du Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Ana Pazen senitartekoei, berriz, 60.000 euro eskatu die kartzela uzteko, eta Igor Solana presoa aske utzi du. Arratsaldean manifestazio jendetsuak burutu dira Santutxun eta Alde Zaharrean PSOEk ezarritako salbuespen egoera salatzeko.
Abokaturik gabe itaundu ondoren Iñaki Goioaga abokatua baldintzarik gabe espetxeratzeko agin du epaileak. Ana Paz libre geldituko da 60.000 euroko bahisari ordainduta. Bitartean espetxeratzeko agindu du epaileak. Igor Solana preso politikoa libre geldituko dira kausa honi dagokionez. Senideei ez diete utzi beraiekin egoten eta soilik abokatuetako batek aukera izango du espetxeratuekin egoteko.
Bestalde, manifestazio jendetsuak burutu dira gaur arratsaldean Santutxun eta Alde Zaharrean PSOEk ezarritako salbuespen egoera salatzeko. Manifestariek Iñaki Goioaga abokatuaren, Ana Pazren eta Lander Fernandezen askatasuna aldarrikatzeaz gain, argi utzi nahi izan diote PSOEri Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa muntai polizialekin zein gerra zikinarekin ez duela konponduko. Manifestazioetan Iñaki Goioaga abokatua, Ana Paz eta beraiekin batera atxilotu duten beste euskal herritarren kontra Rubalcabak asmatutako muntaia eta askatu zutenetik Lander Fernandez poliziaren eskutik pairatutako jazarpena eta gerra zikina salatu dute. Gerra zikina berpizten eta atxiloketa hauekin espainiar gobernuak errepresio basatienaren alde egiten duen apustuaren beste adibide bat dela aipatzeaz gain, Euskal Herrian bizi duen gatazka politikoaren aurrean PSOEren gobernuak gerra zikina eta bide polizialetan itsutua jarraitzen duela salatu dute.
#BRANKA tik ateratako berria
goraipatu artikulu hau Ikustaldiak: 145 Iruzkinak (0)
![]() Iruzkina idatzi
|
|
| Noiz aldatua ( 2009-(e)ko ekainaren 16-(e)an ) |
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|









