| Presoak Euskal Herriratzeko konpromiso kolektiboak hartzeko deia luzatu dute gose grebalariek |
|
|
|
| Nork idatzia administratzailea | |
| 2010-(e)ko urtarrilaren 30-(e)an | |
|
Euskal Herriko sektore politiko, sozial, sindikalen eta norbanakoen bultzada eta konpromisoa beharrezkoak dira preso politikoen eskubideen bermea eman dadin eta espetxe politika kriminalarekin amaitzeko. Horrela mintzatu dira gaur goizean asteartetik baraualdian dauden Bilboko gose grebalariak. Manifestazioa deitu dute biharko.
Bilboko gose grebalarien bloga
Goizean La Bolsa auzo etxean egindako agerraldian azken urteetan euskal presoen kontra muturreko egoerak areagotu direla salatu dute. "Hala nola, kondenak luzatuz eta baldintzapeko askatasuna ukatuz, gaixotasun larriak dituzten presoak giltzapean mantenduz, isolamendua areagotuz eta dispertsioaren politikan sakonduz urruntze eta traslado arbitrarioen igoera nabarmen baten bitartez". Horren aurrean azpimarratu dute Euskal Herrian dagoela presoen eskubideak bermatu ahal izateko bermea. "Euskal Herriak, joan den urtarrilaren 2an Bilbon egin bezala, presoen eskubideen aldeko mobilizazioaren bitartez lor dezake honako egoera gainditzea". Horretarako, deia luzatu dute konpromiso kolektiboen etapa berria zabaltzeko. Unea dela presoei ezartzen zaizkien muturreko egoerak bertan behera geratzeko adierazi dute. Zigorra bete duten eta gaixorik diren presoen bahiketak, sakabanaketak eta isolamenduak amaitu egin behar dutela uste dute. Gaurko agerraldian Bilboko auzokide preso politikoei euren babes eta maitasuna igorriaz batera, muturreko bost egoera larri gogora ekarri nahi izan dute: * Joseba Artola, Fernando de Luis eta Inma Patxo, kondena bere osotasunean bete ondoren, bizi osorako zigortuak daudenak. * Igor Gonzalez, espetxeko muturreko egoerak eta asistentzia mediku ezak bultzatuta, bere buruaz beste egiten birritan saiatu dena, heriotz zigorraren de factoko aplikazioa irudikatuz. * Juan Pablo Dieguez, 67 urteko preso santutxuarra, egun Basurtuko ospitalean bere gaixotasun larri eta sendaezinarekin osasunez makal baina duintasunez tinko jarraitzen duena. Euskal Herriko sektore politiko, sozial, sindikalen eta norbanakoen bultzada eta konpromisoa beharrezkoak izango direla preso politikoen eskubideen bermea eman dadin, azpimarratu ondoren, deia luzatu dute bihar larunbata arratsaldeko 5etan Plaza Eliptikatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko. Mobilizazioa "Biziosorako zigortuak eta gaixo larriak kalera" lelopean egingo dute. Gaur goizean prentsaurrekoa eta gero jarraitu dute eragileekin egiten ari diren birarekin, eta gaurkoan PNV-EAJ eta EA-ren egoitzetara zuzendu dira. Lehenengoan dossierra BBBeko idazkariari entregatu diote, honek datorren astean banatzeko konpromisoa hartu duelarik. Gero EAko egoitzan idazkariari eman diote dossierra eta hitz politak jaso dituztela bueltan esan dute. Eguerdian 12′00tatik 13′00tara plaza zirkularrean kontzentrazioa burutu dute, megafonia, panel informatibo eta panfleto banaketarekin. 100 pertsona inguru bildu dira. Bestalde paroak egin dira Bilboko hainbat institututan. Solokoetxen zuzendaritzatik baimena nahiz eta ukatu, ikasleek bat egin nahi izan dute Euskal Preso Politikoek daramaten borrokaldiarekin bat eta ordu betez ikastetxe aurrean egon dira. Bertan, hitzalditxo bat egin dute Ikasle Abertzaleko kideek eta presoen aldeko mobilizazioaren beharra indartu dute. Atzo zenbait auzotan elkarretaratzeak burutu zituzten PSOEko egoitzen aurrean. Esaterako San Frantziskon eta Santutxun, azken honetan Bilboko gose grebalariek parte hartu zuten 30 pertsonako kontzentrazioa batean
#BRANKA tik ateratako berria
goraipatu artikulu hau Ikustaldiak: 89 Iruzkinak (0)
![]() Iruzkina idatzi
|
|
| Noiz aldatua ( 2010-(e)ko urtarrilaren 30-(e)an ) |
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|









