| Queer Ekintzak ekainaren 28an sexu askapenaren aldeko borroka nagusitu dadin aldarrikatu du |
|
|
|
| Nork idatzia administratzailea | |
| 2009-(e)ko ekainaren 25-(e)an | |
|
Ekainaren 28a askapen sexualaren eguna ospatzen da eta Queer Ekintzak egun aldarrikatzaile eta antikapitalista bat izan dadin deia luzatu du, karrozen eta espektakuluen gainetik borroka nagusitu dadin. Horrekin batera "gorputzaren estetikaren tiraniaz nazkatuta" daudela adierazi du eta "normalizatutako sexu orientazioetatik askatu, maskulino eta femeninoaren mugak" gainditzeko beharra azpimarratu du. Azkenik, ekainaren 28ko mobilizazioetan parte hartzeko deia luztau du.
Queer Ekintzaren oharra:
Queer Ekintzak manifestaldira etortzera eta gozatzera gonbidatzen zaitu: POR UN 28J REIVINDICATIVO Y ANTICAPITALISTA. BORROKA GEHIAGO ETA KARROZA GUTXIAGO! Ekainaren 28, igandea, 12:00-etan Santiago Plazan Ibilbidea: Santiago Plaza - Areatzako Zubia - Nafarroa Kalea Ez dugu baimenik behar aske izateko! Ez dugu klub eta diskoteka gay eta auzo elitistan osilatu nahi, ez dugu auzo bat nahi, hiria nahi dugu, hiri guztiak, herri guztiak, planeta osoa. Ez dugulako euro arrosen kontsumismoa nahi, ezta gizarte patriarkal, heterosexista, homofobo, normatibo, autoritario eta hierarkiko honegatik asimilatu izan nahi. Gorputzaren estetikaren tiraniaz nazkatuta gaudelako, ederrak, argalak edo gihartsuak izan behar izateaz, nola jantzi edo ilea nola moztu behar dugun esateaz. Nahi duguna nahi dugun moduan maitatu nahi dugulako, gizarte-markarik gabeko gure erotismo askeak bilatu nahi ditugulako, normalizatutako sexu orientazioetatik askatu, maskulino eta femeninoaren mugak gainditu, gizon eta emakumearen, zakil eta baginaren mugak gainditu.
Gora queer iraultza!
Queer, gehiago imajinatzeko eskubidea
#GAZTESAREA tik ateratako berria
goraipatu artikulu hau Ikustaldiak: 129 Iruzkinak (0)
![]() Iruzkina idatzi
|
|
| Noiz aldatua ( 2009-(e)ko ekainaren 25-(e)an ) |
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|









