X idatzi zuen:
QUOTE:
Frogak egiten ibili naiz eta irudiak igotzea lortu dut, baina musika edo bideoak, 5 minutu pasa ondoren kendu egin ditut. Zenbat denbora pasatu behar da ba? Beste alde batetik, gauzak igotzerakoan lizentzien kontuarekin, kontuz ibili behar gara? hau da, copyright-a daukaten irudiak edo musika igo dezakegu?? :blink:
Ez dut ulertzen zer esan nahi duzun zenbat denpora pasatu behar den galdetzen didazunean. Galdetzen duzunaren arabera suposatzen dut copyrightdun gauzez ari zarela. Copyright izatekotan legalki ezin da ezer igo, batez ere ordaindu behar den zerbait bada, badaude kasu anitzak, ez dago orokotzerik, baina adibidez ezin leike igo ordaintzekoa den gauza bat, hau da, pelikulak, dokumentalak eta abar. Irudiak, idazmahairako atzeko planoak eta holako gauzak igotzeagaitik ez dut uste ezer gertatuko danik, hori bai, beste webgune batetik atera badira komenigarria da jartzea nondik atara dugun. Guk eginak badira, ordea, ez dago inolako arazorik.
Beste aldetik, software askea izanez gero, ez dago zertan kezkatu, askatasun osoz igo daitezkelako gauzak, esate baterako: firefox, linuxerako erramintak etab.
Jakiteko zehazki, zerbait igo ahal duzun ala ez, pentsa ea zuk deskargatu zenuenean zerbait ordaindu behar izan zenuen, adibidez, winrar ordaindu beharreko programa bat da, baina dohainik deskargatu eta ordaintzeko eskatzen dizun mezu bat ikusiz irekitzen den bakoitzean erabil daiteke, inolako arazorik barik.
Musika eta... ba beno, zuk pentsa nola dauden gauzak interneteko deskargekin, beraz... kontu haundiz ibili behar da, normalean musika komertziala denean arazo haundia suposatuko litzateke SGAE edo holako erakunde batek (polizia barne) ikustekotan... isunak, webgunearen itxiera, kartzela...
Hori bai, egileak jartzeko baimena ematen badizu, igo daitezke birritan pentsatu barik. Auzoko talde baten abestiak badira eta, ez dut uste salaketarik ipiniko digutenik, jejeje. Eta adibidez haien webgunean oparitzen badute diska, zuk ere konpartitu dezakezu hemen gainerakoekin, beti ere, nundik datorren jarriz!
Beno esperot lagungarria izatea, egurra deskarga guneari!!!
